Frontenis txapelketan izena emateko azken egunak

Mirian Biteri 2010ko aza. 24a, 13:27

Aurten ere frontenis txapelketa antolatzekotan dabiltza. Interesa dutenek hilaren 27ra arte dute izena emateko epea. Edonork har dezake esku.

Banakako txapelketa izango da eta partiduak abenduan jokatuko dira udal pilotalekuan; hain justu ere, abenduaren 11 eta 12 eta 17 eta 18ko aste bukaeratann. Bikoteak parte-hartzaile guztiek izena emandakoan egingo dira eta lehenengo asteburuan jokatuko dira kanporatze partiduak eta bigarren asteburuan izango dira final-aurrekoak zein finala.

Parte hartu gura dutenek izena eman dezakete bai Inkernu tabernan zein kiroldegian eta 10 eurokoa da izenematea.

Parte-hartzaile guztiek oparia jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak