Txartelei dagokionez, bost ardo kopa edo pintxo dastatu ahal izateko txartelak banatuko dituzte, bost euroren truke. Dena dela, aurten, lehen aldiz, txartel solteak salduko direla jakinarazi digute Aitzorrotzekoek. Bakoitzak 1,5 euro balioko du.
Aurreko urteotan bezala, dastatzeak irauten duen bitartean, zuzeneko musikaz gozatu ahalko dute ardo zaleek, txistularien emanaldiarekin.