Aurrera darrai Marixol Iparragirre, Eskoriatzako euskal presoaren aurkako epaiketa Parisen; aurreikuspenak betez gero, abenduaren 17rako amaituko da epaiketa hori. Iparragirreren gertukoek diote, Eskoriatzako presoak zein harekin batera epaitzen ari direnek egunotan kontrol neurri zorrotzak jasatzen ari direla. Epaiketaren azken ordukoak eta Marixolekin zapatuan izan zuen bisitan bizi izandakoak kontatu ditu gaur, astelehena, Arrasate Irratian haren laguna den Joseba Garitaonandiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.