Edonork har dezake parte lehiaketan eta teknika eta gaia libreak izango dira. Orri-puntuaren neurria, ostera, ondo zehaztuta dago: 21x5,50 zentimetro. Eta aurkeztutako lan guztiek ere derrigorrez neurri hori izan beharko dute.
Lanok bibliotekara eroan behar dira abenduaren 13rako, kartazal itxi batean egilearen datuak dituela. Irabazleak 250 euroko saria jasoko du, eta antolatzaileek egoki ikusiz gero erakusketa antolatuko dute aurkeztutako lan guztiekin. Erabakia ezagutzera ematen den egunean jakinaraziko dute antolatzaileek epaimahaia nortzuk osatu duten. Saria jaso ez duten lanak eroan ahal izango dituzte egileek, urtarrilaren 17tik aurrera.
Saria jasotako lana, ostera, Udalaren esku geldituko da eta berak izango du hura argitaratzeko eskubidea.
Iaz 39 lan aurkeztuta
Iazko deialdira 39 lan aurkeztu zituzten eta irabazlea Iratxe Maruri artista bizkaitarra izan zen. Hizkietatik a bilduetara izeneko lana aurkeztu zuen, natura, letrak eta teknologia berriak elkartzen zituen irudia, hain zuzen.