Epaitegiak zaharren egoitzako zuzendaria kaleratzea bidezkoa dela esan du

Jon Berezibar 2010eko azaroaren 18a

Sententziak dio Aitor Urrutia erruduna dela eta kaleratzea, bidezkoa. Horrenbestez, sententzia horrekin epaileak arrazoia eman dio Patronoen Juntari eta hartutako erabakia bidezkoa izan zela esan du. Alkateak, lehen balorazioa baten, pozgarritzat jo "justizia egin" delako eta "zalantzarako zirrikiturik" uzten ez delako.

Sententzia ezagutzerakoan, Eskoriatzako alkate eta Patronoen Juntako lehendakari-orde den Pedro Lasagabasterrek, hasierako balorazioa egin du, adieraziz  "halakoetan behintzat justizia egiten dela jakitea seinale ona" dela. Gaineratu du "pozgarria" ere badela "sententziak zalantzarako zirrikiturik ez uztea eta modu eredugarrian Patronoen Juntari, eta baita Eskoriatzako Udalari ere, arrazoia" ematea.

Zaharren Egoitzako zuzendari-administratzaile ohia izan den Aitor Urrutia Oyanguren jaunak bere kaleratzearen aurka jarritako demandari buruzko erabakia atzo eman zuen ezagutzera Eibarko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak.


Sententzian jasotakoaren arabera, zuzendari ohiak ez zituen bete bere funtzioak eta hori arduragabekeria larritzat jotzen du, izan ere horren ondorioz Patronatuak ez ditu Foru Aldunditik behar zituen diru-laguntzak jaso.
Horrela, sententzian jasota datorrenez, utzikeria larria da eta Aitor Urrutia da horren errudun, beraz, zigorrik handiena merezi du, hau da Patronoen Juntak erabakitako lan-kaleratzea. Sententzia ezagutzerakoan, Eskoriatzako alkate eta Patronoen Juntako Lehendakari-ordea den Pedro Lasagabasterrek, hasierako balorazioa egin du. Adierazi du halakoetan behintzat justizia egiten dela jakitea seinale ona dela.
Hala ere, alkateak esan du datozen egunetan sententzia honi buruzko balorazio zehatzagoa egingo dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak