ETAk eskua luzatu duela eta orain Frantziako eta Espainiako Estatuen gain dela arduratsuki eta pisu historiko batekin erantzutea esanaz hasi zuen Iparragirrek bere deklarazioa.
Iparragirreren senide eta lagunen esanetan, epaiketaren lehenengo eguna mezuz eta sentimenduz betetakoa izan zen, horren adibide atzoko epaiketa eten egin zutela. Horren arrazoia, Iparragirrek hil berri den Mikel Negrete, epaiketa berean dagoen presoaren emazte hil berriaren heriotza gogora ekartzeko isilunea egitea eskatu eta epaileak baimenik eman ez zuenez, bertaratutakoak Eusko Gudariak kantatzen hasi zirela. Ondorioz, epaiketa eten egin zuten.
Espetxe zaindarien grebak baldintzaturik
Iparagirregri ETAko kidea izatea leporatzen diote. Egun, Fresnesko espetxean dago, 2004ko urriaren 4an Ipar Euskal Herrian eta Biarnon atxilotu zuten. Epaiketa atzo hasi eta hilabetez luzatu daitekeela esan dute Eskoriatzako presoaren lagun eta senideek. Epaiketaren amaiera data ez dago guztiz zehazterik, besteak beste, Frantziako espetxe zaindarien grebak eta aurreikusten den Frantziako ofiziozko abokatuen grebak eragin dezake-eta bete-betean epaiketaren iraupenean.
Epaiketa berean daude, haren senarra den Mikel Albisu Iriarte, Antza gaitzizenaz ezagutzen dena, eta beste zortzi euskal herritar: Mikel Negrete, Joxe Ramon Arrano, Juan Cruz Maiza Artola eta Peio Alcantarilla presoak eta baita Lurdes Urdanpilleta, Robert Arranbide, Miriam Inzabi eta Xabi Oxarano.