Eskoriatza kirol elkarteak antolatuta aurten ere Eskoriatzara ekarri dute emakumezkoen Euskal Kopa, eta urrian kanporaketa torneoa jokatu ostean iritsi da finalaren txanda. Hondarribia-Irungoak zuzenean sailkatu dira finalera, maila goreneko taldea izanda, eta unibertsitariak hiruko torneoan gailendu behar izan ziren finalera sailkatzeko. Hala, EHUko neskek eguaztenean erakutsiko dute ezustekoa emateko gauza diren. Sarrera doakoa izango da.