Surfin Kaos taldeak joko du zapatuan Inkernu tabernan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 11a, 12:37

Aitzorrotz kultur elkartearen eskutik, Surfin Kaos talde donostiarrak kontzertua emango du zapatuan, azaroak 13, Inkernu tabernan. 22:30ean hasiko da emanaldia eta noski, sarrera doakoa izango da. Punk rock doinuak izango dira nagusi.

Koldo Soret (ahotsa eta gitarra), David Gil Gilito (baxua) eta Ibon Etxebestek (bateria) sortu zuten Surfin Kaos 2002. urtean. Beste talde batzuetan ibilitakoak ziren aurretik, eta beraz, eskarmentu handiko musikariak dira. Honako talde hauetan jo izan dute Surfin Kaos sortu aurretik: Soretek Utikan (hard-rock), Euripean Sua (pop-rock), Lau Itzal (rock) eta Mugatik (hardcore) taldeetan parte hartu zuen, Etxebestek Mugatik, Kolore Biziak (punk-rock) eta Gurutze Beltzak (hardcore) taldeetan, eta Gilitok Gurutza Beltzak eta Kolore Biziak taldeetan.

Denbora pasatzeko elkarrekin jotzen hasi ziren Donostiako Intxaurrondo auzoko Letama gaztetxean, eta berehala jarri zuten martxan Surfin Kaos. 2003an grabatutako maketa aurkezteko 75etik gora kontzertu eskaini zituzten, baita Brasilen bira txiki bat egin ere. Geroztik bi disko kaleratu dituzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) eta Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007). Azken diskoarekin datoz Eskoriatzara egurra emateko gogoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak