Dokumentalek honakoa islatuko dute: herri indigenek euren herri  identitateari, hizkuntzari eta kulturari eusten saiatzen diren  bitartean, sistema kapitalista eta globalizatzaileak etengabe  erasotzen dituela. Baina egoera horien aurrean ez dira  zain geratzen eta euren burua antolatzen dute, aukera eta estrategia  ezberdinen inguruan eztabaidatuz, aukerak  proposatuz… Erresistentzia hutsetik haratago, egoera aldatzeko proposamenak dakartzate.
Ibarrundi museoan
Proiekzioak hiru martitzenetan izango dira hilaren 9an hasita;19:00etan, Ibarraundi Museoan.
Hona egitaraua:
Azaroak 9, martitzena:
- Dokumentala: 13 pueblos en defensa del agua (Mexiko, 2008)
 
Egilea: Francesco Taboada
Iraupena: 63 minutu.
Dokumental  honetan erakusten da Moreloseko Herrien Kontseiluak euren baliabide  naturalen kontrola gobernu eta enpresarien eskuetatik berreskuratzeko  garatu zuen borroka.  Izan ere, herrialde honetan  ezagutu den  “ekozidio” okerrenetakoa gauzatu dute gobernuak eta enpresariek azken  urte hauetan .
Azaroak 16, martitzena
- Dokumentala: El velo de Berta (Txile, 2004)
 
Egileak: Jeanette Paillán y Esteban Larrain
Iraupena: 73 min.
Hainbat familia pehuencheren borrokaren istorioa kontatzen du  pelikula honek, zehazki familia horietako emakumeen istorioa, eta nola  1996tik aurrera inbaditzaile neoliberalari aurre egin zioten euren  lurraldea, ibaia eta arbasoak defenditzeko.
Horien artean aipamena  berezi du Berta Quintremanen istorioak. Adineko emakume pehuenche horrek  milioi askoko proiektu bat kolokan jartzea lortu zuen: Endesa enpresa  transnazionalak Alto Bío Bíon martxan jarri nahi zuen Ralko presa  hidroelektrikoa
Azaroak 23, martitzena
- Dokumentala: Soy defensor de la selva (Ekuador, 2004)
 
Egilea: Heriberto Gualinga Montalvo
Gonbidatua:  Janeth Cuvi.  ONAIEko Komunikazio Agintaria
ONAIE Confederación de Nacionalidades Indígenas del Ecuador.
Sarayaku bere tradizio, kultura eta bizimoduari eusten dion Ekuadorko Amazonasko komunitate kitxua bat da. 
2002.  urtearen erdialdean, Argentinako CGC (Compañia General de Combustibles)  petrolio enpresa bertan sartu zen komunitatearen baimenik gabe  prospekzio sismiko bat egitera. Herri txiki bat erraldoi baten aurka.