Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berrirako soberan geratzen diren sarrerak, azaroaren 17a ezkero

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko azaroaren 3a

'Ongi etorri Pupu eta Lore' ikuskizun berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek azaroaren 27an, kiroldegian (17:30). Jakina da Euskal Herriko pailazo ezagunenek, doazen lekura doazela, sarrera guztiak agortzen dituztela gehienetan. Bada, Eskoriatzako ikastetxeetatik soberan geratzen diren sarrerak azaroaren 17an jarriko dira salgai kiroldegian, 08:00etatik aurrera. Bost eurotan salduko dituzte.

Sarrerak banatzeko metodoa iazkoa izango da; hala erabaki dute Udalak eta gurasoen elkarteak: Eskoriatzako bi ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleen artean banatuko dituzte. Ikasle bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahalko ditu eta horretarako espreski prestatutako plantila bete eta dirua entregatu beharko dute. Bide horretatik sarrera lortzeko azken eguna da azaroaren 12a.

Soberan geratzen diren sarrerak, bestalde, azaroaren 17an jarriko dituzte salgai. Kiroldegian jarriko dira, goizeko lehen ordutik: 08:00etatik aurrera. Sarrerak bost eurotan jarriko dituzte salgai.

Ikuskizunaren aurkezpena, Eskoriatzan

Pupu eta Lore Pirritxen bi alaba bikiak dira, eta jakina, alabak hezi egin behar dituzte, horrek dakartzan arazo eta bestelako buruhausteekin. Adibidez, osasun kontuek berebiziko garrantzia dute, eta bide horretan laguntzeko azalduko da Nagore, euren lagun medikua.

80 minutuko saioa da Euskal Herriko pailazo ezagunenek Eskoriatzan aurkeztuko dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak