2011 urterako ordenantza fiskalei erreklamazioa aurkezteko epea zabalik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko aza. 3a, 13:19
Urriko azken eguaztenean egindako ohiko osoko bilkuran, 2011. urterako ordenantza fiskalei hasierako onarpena eman zitzaien. Ordenantza horien iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta 30 laneguneko epea ireki da haiek aztertu eta, gura duenak, erreklamazioak aurkezteko.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egongo diren ordenantza fiskal berriak 2010ekoen oso antzekoak dira eta irizpide orokorra izan da %1,9 igotzea, hau da, 2009ko irailetik 2010eko iraila arte Gipuzkoako KPIaren igoera.  Dena den, irizpide horrekiko salbuespen bat badago, izan ere Mankomunitateak hala proposatuta, hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasa %1,99 igoko baita; KPIa baino zertxobait gehiago.

Bestalde, badago proposamen berri bat: hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta irabazi asmorik gabeko gainontzeko erakundeak, euren egoitza soziala Eskoriatzan izanez gero eta euren lan soziala Eskoriatzako udalerrian garatuz gero. Azkenik, kirol instalazioak erabiltzeagatik tasan jubilatuek orain arte zuten hobari edo deskontua kentzea onartu zuen udalbatzak plenoan.

Erreklamazioak, abenduaren 10era arte

2011rako ordenantza fiskalak ikusgai daude udaletxeko Idazkaritza-kontuhartzailetzan, eta interesa dutenek aztertu eta kexak aurkez ditzakete. Erreklamazioak udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dira, abenduaren 10a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak