Jaioberriak
Aurreko urtean jaiotako haur bakoitzeko zuhaitz bat landatzen da urtero. 2008an jaiotako haurrak 37 izan direnez, beste horrenbeste arbola sartuko dira, jaiotako haur bakoitzaren izen-abizenekin.
Guztiondako ekintza
Hala ere, interesa duen edonork parte hartu ahal izango du ekitaldian, aitzurrarekin zuloa egin eta arbolak landatuz.
Materiala udalak jarriko du.