Zubiate labearen berreskuratze lanak bukatuta

Iker Barandiaran 2007ko urr. 4a, 20:28
Astean bukatu dituzte Zubiateko labea berreskuratzeko lanak. Aranzadi elkartekoek izan dute horren ardura, eta bi fasetan egin dute: bata, apiriletik maiatzera bitartean; eta bestea, abuztutik urri hasiera bitartean.

Lan horien helburu nagusia izan da labearen estruktura konpontzea eta berreskuratzea eta propioak ez diren elementuak berezkoekin ordezkatzea, besteak beste. Hain zuzen ere, Aranzadiko arduradunek jakinarazi digute labearen estruktura ez zegoela osorik eta pitzadurak zituela. Horrez gainera, labearen hormetan zementua ere aurkitu zuten.


Estruktura egonkortu
Lehenengo fasean, sendotze eta garbiketa lanak labe barruan egin dituzte. Horren arabera, egonkortasuna eman diote labearen estrukturari eta propioak ez ziren elementuak eta zikinkeriak atera dituzte, berezkoak direnekin ordezkatuta. Hala ere, Aranzadik nabarmendu du ez zegoela labea jausteko arriskurik. Bestalde, bigarren fasean, batez ere, labearen arkuetan eta sarreran egin dituzte lanok, konponketa txiki batzuk. Hori guztia eginda, labearen inguruan museo proiektua egingo den edo ez erabakitzea falta da orain. Labe horrek garrantzi handia dauka, adituen ustetan. XIX. mendekoa da eta XX. mende erdirate ibili zen lanean. Gipuzkoan halako hiru bakarrik daude; eta Eskoriatzakoa da hiru horietatik hobeto zainduta dagoena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak