Zortzi artistak hiesaren errealitatea islatzen dute egunotan Ibarraundin

Mirian Biteri 2009ko urr. 13a, 11:47
'Hiesa: 8 artista, 8 hausnarketa' delako erakusketa dago joan den astelehena ezkero Ibarraundi museoan. Egubakoitzera arte egongo da Gipuzkoako Medicusmundi elkartearen erakusketa bisitatzeko aukera.

Erakusketa horren helburua da herritarrak, mundu mailan, GIB/hiesa eteteko konponbide globalak martxan jartzeko beharraz sentsibilizatzea. Hau da, herritarrek egoeraren analisi kritikoa egitea eta haiek arazoaren irtenbidean parte hartzera bultzatzea.

Esan bezala, Ibarraundi museoan egongo da ikusgai obra multzoa, urriaren 16ra arte. Interesatuek astelehenetik egubakoitzera bitartean bisitatu ahalko dute hori, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Erakusketa horretan, artista bakoitzak hiesaren inguruan duen ikuspegia islatzen du bere lanean. Eta, besteak beste, eskulturak, zeramikak eta kristala, olioak, mihisean edo paperean teknika mistoak dira erabilitako materialak eta estiloak. Horien bidez, hizkuntza berriak bilatu dituzte errealitatea edo gaixotasunak txiroen artean sortzen duen egoera azaltzeko.

Artistak

Izenburuak berak dioen moduan, Hiesa: 8 artista, 8 hausnarketa erakusketak zortzi artistaren obrak biltzen ditu. Francisco Alvarez Curro, Desiree Fernandez, Raul Fernandez, Elena Gallego, Justo Manuel Gartzia, Victoria Gil, Emilio Hurtado eta Jesus Martinezen artelanak dira, hain zuzen ere, egunotan Ibarraundin ikus daitezkeenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak