Zarimutzen auzo etxea egitea babestu du Udalak

Iker Barandiaran 2008ko apirilaren 3a

Auzo etxea egin gura duten lurra eraikigarria ez denez, eraikitzeko Aldundiaren oniritzia behar dute auzotarrek; eta Udalak babesa eman die.

Atzoko, eguaztena, ezohiko osoko bilkuran, besteak beste, Zarimuzko auzo etxearen proiektua izan zuten berbagai. Elizate horretako auzotarrek auzo etxea eraiki gura dute, baina aukeratu dutena ez da lur eraikigarria.

    
Aldundiaren oniritzia
Hala, lur horretan eraiki ahal izateko Aldunidaren oniritzia behar dute. Oniritzi hori errazteko bidean, Udalak erabaki zuen auzo etxea giza interesekoa izendatzea. Aho batez onartu zuten alderdi guztiek. Hala, Aldundiari erabakia bidaliko diote, eta horrek baimena ematen badie, zarimuztarrak auzo etxea eraikitzen hasiko dira.

Horren harira, zarimuztarren asmoa da auzo etxea elizaren parean egitea. Lur horiek Elizarenak dira. Hortaz, auzotarrak Elizarekin negoziatzen dabiltza lurrok erostea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak