Gaztañadui kaleko 15. zenbakitik Aranburuzabala kaleko 12. zenbakira bitarteko bide zatia moztuta egongo dela gogorarazi du; hau da, estanko paretik Arbiñosteko irteeraraino. Esandako bidea bihar, barikua, 14:00etatik itxiko dute, eta zapatuan, 17:00etan dute zabaltzeko asmoa.
Hortaz, bihar eta etzi artean, autobus geltoki bi egongo dira herrian: Aingeru Guarda pasealekukoa, Alza ondoan; eta Intxaurtxuetakoa.