Zapatuko ardo dastatzean txistorra erreko dute

Mirian Biteri 2009ko azaroaren 26a

Aitzorrotz kultura elkarteak plan bikaina prestatu du zapatu arratsalderako: 18:30ean IV. ardo dastatzea egingo dute, herriko plazan. Erretako txistorra dastatzeko aukera egongo da han. Udaletxeko arkupeetan ibiliko dira ardozaleendako 400 pintxo inguru gertatzen.

Urtero bezala, ardo salmenta txartel bidez izango da. Aitzorrotzetik azaldu digute 5 euroren truke beste horrenbeste txartel emango dituztela: "Gero norberak ikusiko du nola gastatu txartelak, urteko ardoak edo onduak edanez zein pintxoak janez".

Ardoak

Horretaz gain, plazan probatu ahal izango diren ardoak ere jakinarazi dizkigute. Urtekoei dagokienez, Ostatu, Ikasle, Eredun eta Lartxago eskainiko dituzte; eta ardo onduen harira, Mazarredo, Lartxago, Salabal eta Marques de Vitoria egongo dira aukeran. Ardo zuria ere ez da faltako: Blanco Nieva, hain justu ere.

Aitzorrotzekoek espero dute aurreko urteotako harrera ona izatea aurtengo dastatzeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak