Zapatuan kontzertua dago Azkoaga-Enea hotelean

Mirian Biteri 2009ko abuztuaren 27a

Zapatuan, hilak 29, musika kontzertua antolatu dute Eskoriatzako Azkoaga-Enea hotelean. Pianoa eta tronpeta batera entzun ahalko dira 20:00etan hasiko den emanaldi horretan.

Blanqui Gomez musikariak pianoa joko du eta Jose Luis Garaizabalek, berriz, tronpeta. Pieza ezagunak entzuteko aukera izango dute Azkoaga-Eneara hurbiltzen direnek; tartean, Jesus Kerejeta musikari eskoriatzarraren hainbat pieza ere. Kontzertua doakoa izango da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak