Zapatu goizean itxita egongo da igerilekua, eskola kirola dagoelako

Mirian Biteri 2009ko maiatzaren 14a

Herriko igerilekua itxita egongo da zapatu goizean, eskola kirola dela-eta. Guztira, Lehen Hezkuntzako 80 haur inguru ibiliko dira jolasean igerilekuan, 10:30etik 12:30era. Kiroldegitik jakinarazi dute zapatu arratsaldean ohiko ordutegian egongo dela zabalik, 14:30etik 20:30era bitartean.

Bestalde, iragarri dute kanpoko igerilekua ekainaren 13an irekiko dela. Orduan, udako ordutegia izango dute barruko igerilekuan.


Hori iristen den bitartean, baina, hona hemen gaur egungo ordutegiak: astelehenetik barikura, 08:00etatik 21:00etara; zapatuetan, 09:30etik 12:30era eta 14:30etik 20:30era; eta domeka eta jaiegunetan, 09:30etik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak