Zapatismoaren eta mundu justuago baten aldeko astea egingo dute gaurtik aurrera

Iker Barandiaran 2007ko eka. 4a, 12:07
Gaurtik, astelehena, domekara bitartean, Aste Zapatista egingo dute. Txiapasko mugimenduari laguntzeko eta horren alde kontzientziatzeko sortu zuten astea, eta hitzordu garrantzitsua bilakatu da.

Helburua Txiapasi laguntzea baino gehiago da. Helburua da zapalduta edo baztertuta dauden taldeen gaineko kontzientzia piztu eta haiei laguntzea.

Gero eta egitarau osatuagoa

Astelehenetik domekara bitartean, ez da atsedenik egongo.

  • Gaur, astelehena, Crisis total en Mexico berbaldia egingo du Cesar izeneko mexikarrak kultura etxean, 19:30ean. 22:15ean, berriz, En la boca del lobo film peruarra emango dute Naira tabernan. Filmaren ostean, tertulia egingo dute.
  • Bestalde, erretiratuendako ekitaldiak antolatzea erabaki dute. Hain zuzen ere, bihar, martitzena, Yurre-k Txiapasko indigenekin bizi izandako esperientziak kontatuko ditu zaharren egoitzan, 16:30ean. Egun berean, Maien egutegi sakratua izeneko tailerra egingo du Tere Aldalurrek kultura etxean, 19:30ean. Eguna bukatzeko, Iruñeko gaztetxea eraistearen gaineko dokumentala emango dute Inkernun, 22:15ean.
  • Eguaztenean eta eguenean ere berbaldi eta film emanaldi sorta izango dute zapatismoa, nekazal-okupazioa eta beste gai hartuta; eta kontzertua Nairan. 
  • Egubakoitz eta zapatuan ere ekitaldi ugari izango dira: herri bazkaria, kontzertuak eta beste batzuk. Bazkarirako txartelak salgai daude Eskoriatzako Cipris, Inkernu, Naira eta Alcazarren; baita Aretxabaletako Azkenan, eta Arrasateko Iriztun ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak