Zaharren egoitzaren gainean jardungo dute gaur berriro

Mirian Biteri 2008ko azaroaren 17a

Gaur, astelehena, zaharren egoitzaren gaineko mahaingurua egongo da berriro Ibarraundi museoan, 19:00etan. Azken ekimena izango da hori, galdeketa egin aurretik.

Mahainguru horretan, besteak beste, udal Gizarte Zerbitzuetako arduradun Beronika Solaguren eta Pedro Lasagabaster alkatea izango dira. Herritarrek dituzten zalantzak argitzen saiatuko dira.

Etxez etxe informazio banaketa

Udalak, bestalde, hainbat zalantza argitzeko triptikoa banatu du aste bukaeran etxez etxe. Horrekin batera, galdeketaren gaineko informazioa eta horretan bozka daitezkeen hiru aukerak dituen gutunazala banatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak