Esan bezala, ingurunean dugun zaborra beste era batera birziklaturik lortutako sormen lanak dira erakusketa horretako protagonistak. Askotariko materialak erabili dituzte, hala nola kartoia, alanbrea, plastikoa, oihala, papera eta latak. Baina baita natura berak eskaintzen dituenak ere: sustraiak, adarrak, harriak eta hezurrak.
Erakusketak hainbat helburu ditu; tartean, birziklatzea modu praktikoan landuz, inguruneaz gehiago jabetzea; gaur egun kultura kontsumitzaileaz hausnartzea; edo botatzen ditugun objektuei erabilera berria ematea.
Erakusketa astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara dago zabalik. Aste Santuko jaiegunetan, baina, itxita egongo da museoa.