Zabalik Eskoriatzako Azkoaga Enea hotel berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 1a, 15:18
Abuztuarekin batera hasi dira lanean Eskoriatzako hotel berrian. Azkoaga Enea hotela da bere izena eta logelak eskaintzeaz gain kafetegia, jatetxe zerbitzua ere baditu. Hotel txikia da baina erdigunean kokatuta dago eta historiaz beteta daude bere hormak.

Valen Gomez Querejetaren sendiarena izan da eraikina hamarkadetan. Orain, eraberritu eta negozio berria jarri du bertan. Eskoriatza paraje ederrean aurkitzen dela uste du Gomezek eta turismoak baduela bertan etorkizunik. "Astelehenetik eguenera arteko zerbitzua eskaini izan da orain arte Debagoienean", azaldu du Valen Gomez Querejetak. "Ikusi dugu asteburuko turismoa bultzatzen dituzten proiektuak falta direla gurean eta horretara zuzenduko ditugu gure ahaleginak".

Estankoak jarraitu egingo du
Hotela familiak Elorrion duen txakolindegiarekin lotu nahi du Gomezek. Bizikletak ere jarri ditu bezeroei eskaintzeko. Hotelak, gainera, terraza eta lorategia ditu hoteleko bezeroek zein eskoriatzarrek gozatu dezaten. Hilean behin edo bakarrizketak jarri nahi ditu Gomezek. Azkoaga Enean, momentuz falta dena betiko estankoa da. Baina berriz ere jarriko duela esan du etxeko nagusiak.


Bi urteko eraberritze lanak

Eraikinari dagokionez, berritze lan garrantzitsuak egin dituzte bertan. Bi urte iraun dute eta etxearen aurrealde guztia mantendu dute. "Bost solairu ditu etxeak", azaldu du Gomezek. "Barruko distribuzioa berritu egin behar izan dugu, baina etxea sentimenduz beterik dago. Familiako jende asko bizi izan da bertan eta historia hori mantentzen saiatu gara".

14 logela, jatetxea eta kafetegia
Momentuz 14 lagun ari dira lanean Eskoriatzako hotel berrian. Gomezek aurreikusten du, ordea, 18 laguneko lantaldea beharrezkoa izango duela aurrera egiteko. "Zazpi logela ditugu solairu bakoitzean. Bat gutxitu fisikoendako egokituta dago eta bik saloi eta guzti dute", azaldu du hoteleko arduradun Gurutze Arregik.
Logela bakoitzak hozkailua, telebista, telefonoa, eta segurtasun kutxa ditu. Internet konexioa ere badago, wifi bidez honakoa.
Guztia prest dago Eskoriatzako hotel berrian, Azkoaga Enea hotelean. Ateak zabalik ditu kanpotik etorritako bezero zein jatetxea edo kafetegira hurbiltzen diren herritarrendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak