Aste Santuko nagusien egonaldi horiek gutxienez hamabost eguneko iraupena izango dute. Horrekin batera, antolatzaileek jakinarazi dute egoitzetako egonaldietako plazak mugatuak direla.
Eskaera aurkeztu gura dutenek udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute astegunetan, 11:00etatik 13:30era bitartean. Horretarako, baina, aldez aurretik txanda eskatu behar dute.
Txanda eskatu gura dutenek edo egonaldi horien gainean informazio gehiago behar dutenek 943 71 31 36 telefono zenbakira dei dezakete.