Xabier Oñederra aretxabaletarra, hirugarren 4x4ko Euskal Herriko txapelketan

Iker Barandiaran 2009ko urr. 19a, 00:20
Apotzagan egindako probarekin amaitu da Euskal Herriko 4x4 txapelketa eta antolatzaileak gustura daude zapatu arratsaldekoarekin. 27 auto lehiatu ziren eta txapeldunen artean bigarren postuan etxeko bat geratu zen (antolatzailea bera ere): Xabi Oñederra aretxabaletarra.

Ingurukoez gain, nafar eta bizkaitar ugari ere egon zen frogan eta batez ere jendetza. Bi kategoriatan banatuta dago txapelketa: 33 hazbeteko gurpiletik gorakoak eta beherakoak. Gurpil handietan baina partaide bakarra egon zen (Iñigo Altzugarai, Irun) eta hark irabazi zuen. Garaipena baina ez zitzaion merke atera; palierra guztiz hautsita bukatu zuen. 33 hazbetez beherakoetan Burgoseko Aitor Llanera izan zen txapelduna, bigarrena Oñederra eta hirugarrena Zornotzako Oscarcito izan zen.

Llanera Euskal Herriko txapeldun

Portugaletekoa da izatez Llanera baina aspalditik bizi da Medina de Pomarren (Burgos, Espainia). Zapatukoa azken saioa izanda, Llanera bera da Euskal Herriko txapelduna. Euskal Herri mailan ere hirugarren sailkatzea lortu du Xabier Oñederrak. Bigarrena, maila berean, Garikoitz Itsaso nafarra da.

Zapatuko probari dagokionez ibarreko ordezkariek ere lan txukuna egin zuten, Ander Zugasti oñatiarra laugarren geratu baitzen eta Aitor Frutos eskoriatzarra bosgarren. Lehen aldia da Euskal Herriko txapelketa jokatzen dena eta antolatzaileak gogoz segitzen dute; hurrengo urtean ere bertan antolatzea gurako luketela diote. "Horretarako lurrak beharko" dituztela dio Oñederrak (obretako zabortegiak normalean) eta bide batez babesleei ere emandako laguntza eskertu gura die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak