Uztailaren 6tik 24ra, 185 umek parte hartuko dute udalekuetan

Mirian Biteri 2009ko eka. 24a, 18:10
Gertu daude aurtengo udaleku irekiak. Uztailaren 6an emango diete hasiera eta uztailaren 24ra arte luzatuko dira. Gazteria zerbitzuko teknikari Maider Etxanizek jakinarazi du, aurten, guztira, hiru eta hamabi urte bitarteko 185 neska-mutikok eman dutela izena. Horretarako, 20 begirale kontratatu ditu Udalak.

Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Joan den urteko egitarauarekin alderatuta, berrikuntza gutxi daude aurreikusita. Askotariko material birziklatuak erabiliz, tailerrak izango dituzte. Ez da tailer bakarra izango, sukaldaritzarena ere izango dute-eta. Horretaz gain, ume guztiekin irteera egiteko asmoa dute aurten Gazteria zerbitzukoek. Oraindik, baina, zehazteke dago nora eta noiz egingo dute esandako irteera hori.

Urarekin lotutako ekimenak

Urtero moduan, urarekin lotutako irteerak izango dituzte. Herriko kanpoko igerilekuaz gain, egun baten Gamarrara joango dira. Azken hori arrakasta handia du neska-mutikoen artean.

Mendi irteerak ere ez dira faltako eta, azken urteotan bezala, taldeko nagusienek, Degurixan pasako dute gaua. Umeek hain gustuko dituzten San Ferminak eta uztailaren 24ko azken jaiak ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak