Ustezko kontratazio irregulartasunak aztertzeko ikerketarako batzordea sortu dute

Iker Barandiaran 2007ko abe. 27a, 13:38
Orain dela hilabete inguru, San Juan kaleko lanen gaineko aurreko legealdiko faktura batzuk heldu ziren Udaletxera. Gaur egungo udalbatzaren iritzia da ustezko kontratazio irregulartasunak egin zituztela. Hori hobeto aztertzeko, ikerketarako batzordea sortu dute.

Eguaztenean, hilaren 26an, Eskoriatzako udalbatzak aho batez onartu zuen ikerketarako batzordea osatzea. Datorren astean egingo duten Hirigintza batzordean erabakiko dute noiz batzartuko diren, eta zein izango den batzorde horretako lehendakaria.

 

Batzordea osatuko dutenak honako hauek izango dira: Ander Agiriano (EAE-ANV), Aitor Urrutia (EAJ), Juan Luis Merino (EB-Berdeak), Iñaki Pierruges (PSE-EE) eta Leire Okarantza (Elizateak).

 

Eskoriatzako alkate Pedro Lasagabasterrek nabarmendu zuen ustezko irregulartasun horien erruz Udaleko hainbat langile eta zinegotzik lan handia egin behar izaten dabiltzala; are gehiago, salatu zuen arazo horrek datorren urteko aurrekontuak, eta eskuartean dituzten beste proiektu batzuk baldintzatu dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak