Urriaren 19an egingo dute mendi bizikleta martxa

Mirian Biteri 2008ko urriaren 6a

Mendi bizikletan ibiltzea gustuko dutenek aukera asko dituzte ingurunean datozen asteei begira. Tartean, Eskoriatzako XIX. mendi bizikleta ibilbidea egiteko aukera dute. Udalak eta Areka BTT taldeak martxa horretarako data zehaztu dute dagoeneko: urriaren 19a.

Ekitaldi horietan ohikoa den moduan, izena ibilbidea hasi aurretik eman beharko dute partaideek. Antolatzaileek azaldu dute 08:30ean hasiko direla izenak hartzen eta irteera 09:30ean izango dela plazatik.

Federatuta daudenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Gogorarazi dute, horren harira, federatuek txartela aurkeztu beharko dutela. Ez  federatuen prezioa 13 eurokoa izango da. Kaskorik ez duena ezin izango du martxa egin.

Bi ibilbide

Bi bide egongo dira aukeran: 27 kilometroko bide motza eta luzea 38 kilometroko luzea. Ibilbideen gaineko informazioa gura duena www.eskoriatza.net web gunean sar daiteke. Martxan parte hartzen dutenek dutxak eta bizikletak garbitzeko tokia edukiko dituzte eskura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak