Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdelardero Eguna egin dute gaur Eskoriatzan. Beste herrietan Eguen-gizen deitzen duten honetan, Eskoriatzan ume eta gaztetxoak baserritar jantzita irten dira. Ez hori bakarrik, kalez kale kantuan ibili dira eskuetan ziria zutela. Eta ziri horren barruan txorizoa, ogi-zatia, sagarra edo beste janariren bat eraman dute, eurek gura zutena. Hemen bildu ditugu goizeko argazki batzuk.