Urdelardero eguna ospatu dute elurrari aurre eginez

Maider Arregi 2010ko ots. 11a, 16:09

32. urtez jarraian, eskoriatzarrek Urdelardero eguna ospatu dute gaur, otsailak 11. Baserritarrez jantzita txorixoa eta sagarra gustura dastatu dituzte Luis Ezeiza eta Arizmendiko gaztetxoek. Aurten, baina, jaia moldatu behar izan dute elurragatik; kalejira ezin izan dute egin eta pilotalekuan batu dira. Batzuk pilotalekuan jan zuten txorixoa, besteek aldiz, euren ikastetxean. Arratsaldean gainera, txokolate jana eta baita pailazoekin disfrutatzeko aukera izan zuten. Elurragatik, pailazoak kiroldegian egon ziren. Baina ausartenek, txokolatea herriko plazan jan zuten hotzari aurre eginez. Oso gustura eta pozik igaro dutela eguna kontatu digute gaztetxoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak