Urari dagokionez, datorren urtean zerga %4 igotzea erabaki zuten. Pedro Lasagabaster alkateak igoera horren arrazoiak azaldu gura izan ditu: "Gipuzkoako Ur Kontsortziotik igoera aplikatuko dute eta hori estaltzeko, Udalak tarifa %4 igoko du".
Urari dagokionez, esan bezala, datorren urtean zerga %4 igotzea erabaki zuten. Pedro Lasagabaster alkateak igoera horren arrazoiak azaldu gura izan ditu: "Gipuzkoako Ur Kontsortziotik igoera aplikatuko dute eta hori estaltzeko, Udalak tarifa %4 igoko du".
Familiek, 21,76 euro
Orain, hiru hilean behin, etxeko erabileraren harira, 20 metro kubikotik behera kontsumitzen dituztenek 20,92 euro ordaintzen dituzte. Etxebizitzei, etxabe komertzialei zein familia-enpresei edo komertzioei dagokie tarifa hori. Igoerarekin, berriz, horietako bakoitzak 21,76 euro ordaindu beharko ditu hiru hilean behin.
Erabilera industrialean, aurten, 61,71 euro ordaindu behar izan dituzte 60 metro kubiko baino gutxiago erabili dituztenek. Aplikatuko den igoerarekin, Udalak 64,18 euroko tarifa aplikatuko du. Atal horren barruan, etxekoak ez diren gainontzeko alorrak sartzen dira, hala nola industrialak, igerilekuak, tabernak, jatetxeak eta elkarteak.
Zaborra, 47,60 euro
Zabor tasari dagokionez, 2009ko bigarren seihilekoan aplikatutako tarifak mantentzea adostu zuen udalbatzak eguaztenean. Hiri hondakin solidoak jasotzeko, garraiatzeko eta birrintzeko Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen duen zerbitzuaren gaineko tasa %20,1 igotzea proposatu zuen iaz; hala, Udala uztailetik aurrera aplikatzen hasi zen igoera, eta herriko 1.500 familia baino gehiagok, bigarren seihilekoan, 47,60 euroko fakturari egin behar izan zioten aurre. Kopuru bera ordainduko dute datorren urtean.
Langabeendako hobaria
Bestalde, langabeendako hobari berria onartu zuen udalbatzak. Udalerrian enpresa txiki berriak ireki eta langabeak direla egiaztatzen dutenei, %90eko deskontua aplikatuko zaie, besteak beste, ICIO delako zergan (eraikuntza, instalakuntza eta obren gaineko zergan). Horretaz gain, errolda eta bizikidetza ziurtagiria eskatzen dutenei diru kopururik ez kobratzea ere adostu zuten.