Uraren kulturaren gaineko berbaldia, Pedro Arrojorekin

Iker Barandiaran 2008ko aza. 13a, 20:07
Eguaztenean, hilaren 19an, Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta 2003ko nazioarteko ingurumen Goldman saridun Pedro Arrojo Agudok "El papel de los municipios en la Nueva Cultura del Agua" berbaldia egingo du 19:00etan Ibarraundi museoan. Berbaldi hori Udalak antolatu duen ingurumenaren gaineko zikloaren barruan izango da.

Pedro Arrojo Madrilen jaio zen 1951n, baina Granadan hazi zen eta 1963an Zaragozara jo zuen Fisika ikasketak egiteko. Gerora, Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa alorretako dekano-ordea izan da eta gaur egun Ekonomia Analisi Departamenduko irakaslea da. Azken 15 urteotan uraren gaineko ikerketak egiten dihardu.

 

'Uraren kultura berria'

Arrojok Uraren Kultura Berria delakoaren kontzeptua lantzen buru-belarri dihardu. Kontzeptu hori Zaragozako giza mugimenduek sortu zuten, eta Arrojo da horren alde sortutako FNCA fundazioaren sortzailea. Fundazioaren helburuak dira uraren gaineko hezkuntza, garapenerako lankidetza eta ingurumenaren defentsa bermatzea.

Goldman sariduna

Pedro Arrojo da orain arte nazioarteko ingurumeneko Goldman saria jaso duen espainiar bakarra. 2003an eman zioten sari hori San Franciscoko (California) War Memorial Opera Housen.    
Antolatzaileek azpimarratu zuten Arrojok ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alde egindako lana, eta 2001eko Espainiako Plan Hidrologikoaren kontra egindako borroka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak