Ura eta eredu jasangarria hizpide Ingurumen Zikloan

Maider Arregi 2008ko aza. 13a, 11:28

Eskoriatzako Udalak antolatu duen Ingurumen Zikloan ura eta garapen jasangarria izango dira berbagai, hain zuzen ere Udalak azken aldian urari eta horren kontsumoari erabateko garrantzia ematen diolako eta are gehiago, udalerriko eskoletan ere gai bera landu dutelako Agenda 21 ekimenaren barruan.

Horretarako bi berbaldi eta eraikuntza jasangarriaren gaineko azoka antolatu dira ekintza nagusi modura eta horren osagarri haur eta gazteentzako zenbait ekintza egingo dira.

Egitaraua:

  • Azaroaren 13an HITZALDIA: "La importancia del agua en los movimientos migratorios"
  • Hizlaria: Margarita Martín - Euskal Herriko Metereologia Zentroko zuzendaria
  • Lekua: Ibarraundi museoa
  • Ordua: 19:00
  • Azaroaren 16an ERREKA GARBIKETA
    • Lekua:Herriko plazan
    • Ordua:11:00
  • Azaroaren 19an HITZALDIA: "El papel de los nuevos municipios en la Nueva Cultura del Agua"
    • Hizlaria: Pedro Arrojo - Zaragozako Unibertsitateko irakaslea
    • Lekua: Ibarraundi museoa
    • Ordua: 19:00
  • Azaroaren 20an URAREN INGURUKO JOLAS eta JOKUAK
    • Lekua: Tortolis ludoteka
    • Ordua: 17:00 - 19:00
  • Azaroaren 23an DOKUMENTALA: "Uraren Ametsa"
    • Lekua: Gaztelekua
    • Ordua: 18:00

Erreka garbituko da

Aspaldi egin izan zen moduan, aurten ere Erreka Garbitzeko Eguna ekimena jarri du martxan Udalak. Horretarako, deialdi zabala egiten zaie herritarrei ahalik eta pertsona gehien batu eta garbiketa lanetan parte har dezaten. Ekimen horren helburu nagusia erreka garbitzea bada ere, badago beste helburu bat ere, herritarrek errekara zer-nolako zaborrak botatzen dituzten erakustea. Horregatik errekan batutako zaborra herriko plazara ekarriko da, denen begi-bistan gera dadin eta erreka garbi mantentzeko kontzientziazioa pizteko helburuarekin.

Eraikuntza jasangarriaren azoka

Ekimen berria izango da Eraikuntza Jasangarriaren aldeko azoka, Eskoriatzan lehenengoz egingo dena hilaren 22an eta 23an, udal pilotalekuan. Bertan sektore horretako enpresek euren produktuak erakutsiko dituzte eta alor horietan dauden berrikuntzak ezagutu ahal izango dira. Udaleko Ingurumen Saila azokan parte hartuko duten enpresak eta agentziak konfirmatzen dihardu. Hala ere, jakin badakite eraikuntza materialak, energia alternatiboak eta beste jorratuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak