Umorea, musika eta muxuak; hutsik egiten ez duen errezeta

Txomin Madina Milikua 2009ko aza. 29a, 18:48
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ''Irrien lagunak'' lana Eskoriatzan eskaini zuten lehen aldiz, eta lortutako arrakasta itzela izan zen.

Eskoriatzako kiroldegia. Atzo arratsaldea, 17:30 pasatxo. Kanpoan hotza, barrua leporaino beteta: ehunka neska mutiko, guraso, osaba-izeba edo aiton-amonek lagunduta. Txikienak urduri daude; urduri, edo akaso beldurtuta. Eta bat-batean, zoramena nagusi. Ez dira Beatlesak, ezta Madonna edo Des-kontrol ere... Porrotx eta Marimotots dira agertokira igo direnak Zer datorren ondoren? Bada, ordu eta erdi inguru iraungo duen etengabeko festa

Gonbidatu ugari

Pirritx, haurdun egonda, ezin izan da Eskoriatzara gerturatu, baina konexio bidez hartuko du parte. Dena den, Porrotx eta Marimotots ez dira bakarrik egongo: Idoia eta eta Xabi izango dituzte lagun  musikan, eta Iñigo dantzan. Baita beste hainbat gonbidatu ere; trizikloan dabilen elefantea, izeba Arantxa, Xabi Bihurri, Joxepa behia... Olentzerok eta bere astotxoak ere ez dute hutsik egin gura izan.

Agertokian dantzan eta kantuan ari diren bitartean, gauza bera gertatzen da ikusleekin ere. Ume zein gurasoek hainbeste aldiz entzundako eta dantzatutako kantuak buruz dakizkite eta izerdi patsetan, baina gustura asko bukatuko dute Euskal Herriko pailazo maitatuenen emanaldia.

Muxu, puzkar eta erorketak; katxiporretak eta txorizopanplonak. Eta nola ez, Maite zaitut. Zergatik aldatu formula emaitza ezin eraginkorragoa bada?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak