Proiektua HUHEZIn garatzen ari bada ere, beste unibertsitate batzuetako ikerlariekin batera ari da lan horretan, hala nola, EHUko ikertzaileak, Salamancako Unibertsitatekoak eta Seaskakoak.
Bi adin tarte, bi galdetegi
AEBetan orain hamabost bat urte sortu zen MacArthur tresna, eta bi galdetegik osatzen dute. Lehenengoak neurtzen du zortzi eta hamabost hilabete bitarteko haurren komunikazio-garapena, eta bigarrenak, hamasei eta hogeita hamar hilabete bitartekoena.
Galdetegiak dagoeneko sortuta daude eta argitaratzeko bidean. Oraingo ikasturtean, datuak batzen ari dira.