Umeen danborrada gaur eta Euskal Jaia bihar, San Pedroetan

Asier Alkorta 2010ko eka. 30a, 17:04
Eskoriatzan San Pedro jaietan murgilduta daude astelehenetik eta dagoeneko hainbat ekitaldi egin dituzte. Urtero bezala, nagusien danborrada egin zuten San Pedro bezperan. Jaiak bukatu bitartean baina, oraindik badute zerekin gozatu Eskoriatzara hurbiltzen direnek.

San Pedro bezperan, egitarauan urtero hutsik egiten ez duen nagusien danborrada egin zuten. Antolatzaileen arabera, aurtengo danborrada beste urte batzuetakoa baino jendetsuagoa izan da gainera.

Batailoi berria

Entseguak astelehen eta eguaztenetan egin dituzte eta modu horretara, parte hartzaile zahar zein berriek, kantuak ikasi eta errepasatzeko aukera izan dute. Urtero-urtero bezala, hainbat batailoik hartu dute parte zita honetan.

Hala ere, aurten 18 emakumez osatutako batailoi berri bat ere animatu da danborra jotzera. Batailoi berri bat irten da aurten beraz, eta hori sortu dutenak umeen danborradan hainbat urtetan laguntzen ibili diren emakumeak izan dira.

Bestelako ekintzak ere egin dira egunotan Eskoriatzan. San Pedro egunean, esaterako, “Kulki” taldearekin umeentzako jokoak egin zituzten. Musika alaiaz girotuta eta eguraldi onarekin, gaztetxo ugari bildu ziren Santa Mariñe plazan.

Umeendako ekintzak eta Euskal Jaia

Gaur etxeko txikienek ere, jaiez gozatzen jarraituko dute haurren danborradarekin, eta bihar arratsaldean apar festa izango dute Gorosarri plazan.

Gainera, gaztetxo zein nagusientzat, bihar eguerdian herriko plazan ez dira faltako talogileak eta sagardo kupelak, izan ere, Euskal Jaia ospatuko dute. 

Egitaraua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak