Umeak protagonista, Arizmendiko XIII. Ferixien

Iker Barandiaran 2009ko ekainaren 7a

Giro paregabea eguraldiari eta jendeari dagokionez. Hamahirugarrena zelako eta eguraldi txarra iragarrita zegoelako, arduratuta zeuden antolatzaileak, baina eguna arrakastatsua izan zen erabat.

Kaleak saltokiz beteta: guztira, 80 baino gehiago; erditik gora artisauenak eta gainontzekoak barazki eta janariarenak; eta guztira, 16 herrikoak.
Otarrak, buztina eta bestelakoak lantzen dituzten artisauak ere egon ziren; eta esaterako, buztina lantzen ume mordoa ibili ziren buru-belarri goiz osoan.  Bestalde, 187 umek 37 txorimalo egin zituzten lehiaketan.

Sarituak

Honakoak sarituak izan ziren: Arane Behekua baserrikoei, Eskoriatzako baserri produktu onena; ehoziriak egin zituzten emakumeei, herriko artisautza; kanpotik etorriko saltokiarena, Ivan Garciari; eta gazta onena, Aretxabaletako Gorka Leteri.
Horrez gain, otarren zozketan honako hauek izan ziren zenbaki sarituak: lehena, 2.012 eta bigarrena, 3.859 (ordezkoa 3.892).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak