Udaltzain berria, astelehenetik

Iker Barandiaran 2008ko urt. 24a, 11:33
Udalak behin betiko bigarren udaltzaina kontratatu du; lanean hasi berri da.

Astelehenean beste udaltzain bat hasi zen lanean Eskoriatzako Udalean. Hala, ehin betiko udaltzaina lortzeko prozesua bukatutzat eman dute.
2007ko maiatzean zabaldu zituzten lehiaketako oinarriak. Hamar lagun aurkeztu ziren, baina zortzi bakarrik onartu zituzten azterketa egiteko; eta horietatik hiru bakarrik aurkeztu ziren. Azkenean, Sopuertako Iban Fernandezek eskuratu du lanpostua.

Lehen ere udaltzain ibilitakoa
Fernandezek 29 urte dauzka, eta dagoeneko hainbat urte egin ditu udaltzain Abanto-Zierbenako eta Galdakaoko udaletan.
Fernandezek kontatu digunez, bi udal horietan lan egin ostean atseden hartzea erabaki zuen eta atseden hori euskara ikasteko baliatu zuen. Hala, Zornotzako barnetegi baten denbora luzea egin zuen, eta euskara maila egokia lortu du.

Hainbat zeregin izango ditu
Iban Fernandez udaltzain berriak orain arteko Ibon Segura udaltzainari lagunduko dio hainbat zereginetan. Honako hauetan, hain zuzen ere: zirkulazioa kontrolatu, isunak jarri, jakinarazpenak eman, bandoak zabaldu, galdutako txakurrak txakurtegira eraman eta abar.
Fernandezek azaldu digu oso itxura ona eman diola Eskoriatzak. "Herri lasaia eta atsegina dirudi, eta udaletxean oso ondo hartu naute. Gogoz nator hona lan egitera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak