Udalerriko bi enpresek ingurumen baimena eskuratzeko zailtasunak dituzte

Iker Barandiaran 2008ko urt. 31a, 18:47
Udalerriko bi enpresei Udalak alegazioak jarri zizkien ingurumena kaltetzen dutelako.

Eguaztenean ohiko osoko bilkura egin zuten Udaletxean. Berbagai izan zuten gai garrantzitsuenetako bat udalerriko bi enpresek Jaurlaritzak agindutako ingurumen baimena eskuratzeko dituzten zailtasunen gainekoa da.

Mirvat eta Ederlan
Bi enpresa horiek ingurumenaren gaineko txosten bana aurkeztu dute Jaurlaritzan, eta horiei Udalak alegazioak egin dizkie.
Mirvat enpresari dagokionez, Udalak nabarmendu du oso ondo zainduta dagoen inguruan kokatuta dagoela, Deba ibaia garbi dagoen zonalde bakarrean.

Horrez gain, Mirvat inguruko baserrietan bizi direnak askotan kexatu dira enpresa horrek egiten duen zaratarengatik.
Horren harira, Udalak ez du begi onez ikusi enpresa horren arduradunek Jaurlaritzan aurkeztutako agirian ez dutela eragiten dituzten kalteak ondo azaltzen ezta neurtzen.

Ederlanen agiriari ere alegazioak egin dizkiote. Honako hau ere Deba ibaiaren alboan dago, eta Udalaren esanetan, kutsadura atmosferiko nabarmena eragiten du. Horregatik, Ederlaneko arduradunei eskatzen diete elementu kutsagarri horiek desagerrarazteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak