Udalekuetan izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 23a

Iker Barandiaran 2008ko maiatzaren 14a

1996 eta 2004 bitartean jaiotakoei zuzenduta daude, eta udalekuak uztailaren 3tik 23ra bitartean egingo dituzte.

Udaleko Gazteria Zerbitzuak uztaileko udaleku irekietarako matrikulazio epea zabaldu du. Uztailaren 3tik 23ra bitartean egingo dituzte, eta 1996 eta 2004 bitartean jaiotakoei zuzenduta daude.
Udalekuak goizez eta arratsaldez egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara bitartean.


Interesatuek 42 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, bi anai-arreba apuntatzen dituztenek 71 euro ordainduko dituzte; eta hiru badira, 84 euro.


Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 23a izango da. Bi aukera daude: martitzen eta eguenetan Gazteria Zerbitzuan eta astelehenetik egubakoitzera Tortolisen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak