Udaleku irekiak 2009: izena emateko epea zabalik

Usoa Agirre 2009ko api. 29a, 11:03
Uztailaren 6tik 24ra Eskoriatzan egingo diren udaleku irekietan izena emateko epea zabalik dago. 1997 eta 2005 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Bestalde, udaleku ireki horietarako begiraleak ere behar dira.

Udaleku irekiak

Nori zuzendua: 1997-2005 bitartean jaiotakoak

Egunak: uztailaren 6tik 24ra

Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-17:00

Prezioa: 43 euro

  • 2 anai-arreba: 72 euro
  • 3 anai-arreba: 85 euro

Izenematea: apirilaren 28tik maiatzaren 15era

  • Tortolis Ludotekan, astelehenetik egubakoitzera, 16:00-20:00
  • Gazteria Zerbitzuan (kultur etxea) martitzen eta eguenetan, 9:00-13:30 eta 14:00-16:30

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen emate orria beteta
  • Ordainketaren ziurtagiria

Ez da onartuko epez kanpoko izen-ematerik.

Begirale izateko

Begirale izan nahi baduzu, utzi zure curriculuma leku hauetan, maiatzaren 16a baino lehen:

Tortolis ludotekan

Astelehenetik egubakoitzera, 16:30-20:00

Gazteria zerbitzuan

Martitzen eta eguenetan, 9:00-13:30 eta 14:00-16:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak