Udaleku ibiltarian parte hartu ahal izango dute uztailean gazteek

Mirian Biteri 2009ko mai. 11a, 11:26
Txatxilipurdik hamalau eta hamasei urte bitarteko gazteendako abentura udalekua antolatu du. Interesa dutenek gaztelekuan topatuko dituzte eskaera orriak. Hori bete eta 235 euro orri horretan ageri den kontu korrontean sartu, eta agiria gaztelekuan aurkeztu behar dute. Asteon amaitzen da izena emateko epea.

Aurtengo ibilbidea berezia izango dela azaldu dute antolatzaileek. Hamabi  eguneko udalekuari uztailaren 6an Garaion emango diote hasiera, Otazako etxean. Bi egun pasako dituzte han. Jarraian, Gatzagara joango dira eta bertan lo egin ostean, hurrengo egunean Anboto mendiaren ingurunerantz abiatuko dira.

Uztailaren 10ean, Matienarantz jaisten diren bitartean, bidean eskalada egiteko aukera izango dute, Atxarte inguruan. Gainontzeko egunak, uztailaren 11tik 17ra bitartean, kostaldean igaroko dituzte. Lehenengo bi egunetan Laidako kanpinean hartuko dute ostatu gazteek; eta uztailaren 13an, Mundakara mugituko dira.

Hurrengo egunean Gaztelugatxera iritsiko dira eta gaua bertan igarotzeko asmoa dute antolatzaileek. Azken egunak Bermeoko aterpetxean egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak