Udaleko langileen lan baldintzak onartuta

Iker Barandiaran 2008ko abenduaren 1a

Eskoriatzako Udaleko langileendako 2008, 2009 eta 2010 urteetarako lan konbenioa adostu berri dute. Udalhitz hitzarmena hartu dute oinarri, baina aldaketa batzuk gehitu dizkiote.

Udalhitz hitzarmena hartu dute oinarri, eta LAB sindikatuak egindako aldaketak asanbladan bozkatuta, ontzat eman zituzten. Hala, udal gobernuak, EBk eta Elizateek baietz bozkatu zuten; eta EA, PSE-EE eta EAJ abstenitu egin ziren.

Adostutakoaren arabera, langileek KPIko igoera proportzionala (4,2) izango dute soldatan, eta baita %1 lineala ere. Horrez gain, urtean bi egun gehiago jai hartzeko aukera izango dute. Bestalde, Udalak ahalegina egingo du zerbitzu gehiago ez uzteko enpresa pribatuen esku.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak