Udalak haur eskola kudeatzeko lehiaketa deitu du

Mirian Biteri 2008ko ira. 4a, 17:30
Eskoriatzako Udalak 0 eta 3 urte arteko ziklorako haur eskola publikoa kudeatzeko lehiaketa zabaldu du. Interesatuek datorren irailaren 15era arte izango dute proposamenak aurkezteko aukera.

Udal haur eskolaren kudeaketa zeharkako modalitatean eskainiko da, kontzesio administratiboaren erregimenean. Kontratuak lau urteko iraupena izango du eta lehenengo urteko aurrekontua 13.139,52 euro izango da, baina baxuagoa ere izan daiteke. Behin betiko bermea, berriz, adjudikazioaren zenbatekoaren %5 izango da.

Udalbatzak joan den uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran erabaki zuen zerbitzu horren kudeaketa esleitzeko lehiaketa irekia arautu behar duen baldintza orria onartzea. Abuztuaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki horren berri eman zen. Esandako iragarkia agertu zen hurrengo egunetik, 15 eguneko lan eguneko epean izango dute proposamenak aurkezteko aukera. Esan bezala, datorren irailaren 15era arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak