Udalak Intxaurtxuetan dituen bi etxebizitza alokatuko ditu

Iker Barandiaran 2008ko urt. 11a, 14:31
Izenemate epea 10-15 egun barru zabalduko dute eta interesatuek udaletxera jo beharko dute apuntatzera.

Udalak erabaki du Intxaurtxueta auzoan dituen hiru etxebizitzetatik bi alokagai jartzea. Etxebizitza horiek alokatu ahal izateko ezinbestekoa izango da Etxebiden izena emanda egotea eta etxebizitzarik ez edukitzea, besteak beste.

Udaletxean izena eman
Udalaren bi etxebizitza horiek Intxaurtxueta kaleko 26. zenbakian daude.
Interesatuek udaletxera jo beharko dute izena ematera. Laster Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratuko dute erabaki hori. Hortaz, hemendik 10-15 egunera zabalduko du Udalak etxebizitza horiek alokatzeko izenematea.

10-15 egunera, izenematea
Hain zuzen, Udalak etxebizitza horietako bat errentan jarri zuen beharra duten adineko herritarrendako, baina azkenean ez zuen inork hartu. Hori dela-eta erabaki dute errentan jartzea etxe biak.
Oraingoan, berriz, zozketa hori premia duten herritar guztiei zabaldu diete, eta ez adinekoei bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak