Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak hitzarmena egingo dute

Iker Barandiaran 2007ko aza. 9a, 13:13

Udaleko Hirigintza batzordeak erabaki du Energiaren Euskal Erakundearekin hitzarmena egitea. Hitzarmen horren bitartez, Udalak erakunde horri Udalaren eta udalerriko argindar kontsumoaren informazioa emango dio. Hala, erakunde horrek kontsumoa aztertu eta aholkuak emango dizkio Udalari.

EAE-ANV taldearen ustetan, hitzarmenak bi alderdi nagusi ahalbideratuko ditu: batetik, udalerrian energia berriztagarriak bultzatzea; eta bestetik, kontsumoa txikitu eta aurreztea.

Kontsumoa aztertu

Gero, udalerriko datuak eskuetan, Energiaren Euskal Erakundeak azterketa egingo du, alor horretan Udalaren gabeziak eta gaitasunak zeintzuk diren jakiteko. Horrez gain, erakundeak laguntasuna eskainiko dio Udalari eguzki plakak, termikoak eta fotovoltaikoak jartzeko.

EAE-ANV taldeak azaldu digu EEEren asmoak euren helburuekin bat datozela, eta baikor direla hitzarmen horrekin.

Udalak lehenengo pausoak

Horrez gainera, Udalak baditu horrekin lotutako beste asmo batzuk. Lehenik eta behin, eraikin publiko guztietan eguzki plakak jarri gura dituzte. Hain zuzen ere, Pedro Lasagabaster alkateak argitu du Udalak eman behar dituela lehenengo pausoak, eta gero herritarrei borondatea eskatu.

Besteak beste, eraikin publikoen energia gastua eta isolamendua aztertu eta argiteria publikoa berrikusiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak