Udalak eta Bidegik elkarrizketak berrartu dituzte

Iker Barandiaran 2007ko ira. 27a, 15:54
Eskoriatzako alkate Pedro Lasagabasterrek atzo, eguaztena, jakinarazi zuen Bidegik eta Udalak autobidearen gaineko elkarrizketak berrartu dituztela.

Eguaztenean Eskoriatzako Udalean egindako ohiko osoko bilkuran Pedro Lasagabaster alkateak jakitera eman zuen Bidegik eta Udalak autobidearen gaineko elkarrizketak berrartu dituztela.


Lasagabasterrek azaldutakoaren arabera, orain dela gutxi alkatea bera, Elizateetako zinegotzi Leire Okarantza eta autobideak kalte gehien egingo dien elizateetako bi auzo alkate batu zirela Bidegiko zuzendari berriarekin, Borja Jauregirekin.

Lasagabasterrek azaldu zuen Bidegiren aldetik jarrera egokia ikusi zutela, eta hurrengo batzarrak Eskoriatzan eta Zarautzen (Bidegiren bulegoetan) tartekatuko dituztela.

Horrekin lotuta, alkateak proposatu zuen Eskoriatzan Azpiegituren inguruko udal batzordea berriro eratzea.

Kontuan hartu behar da joan den urtean Bidegiren eta Udalaren arteko elkarrizketak bertan behera gelditu zirela, eta harremana etenda zegoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak