Udalak eta Aldundiak bidegorriko lanak aurreratzeko hitzarmena

Iker Barandiaran 2007ko abe. 3a, 12:23
San Juan kaleko eta bidegorriko lanek, biek, apurketa bi eragin ez ditzaten, bidegorriko lanen aurrerapena egingo du Udalak

Eguaztenean Eskoriatzako udaletxean egin zuten ohiko osoko bilkuran hainbat gai aztertu zituzten. Horietako bat Udalak eta Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Departamentuak sinatu behar duten hitzarmena.
Hitzarmen horren helburua da herrian egin beharreko bi lanen arteko arazoa saihestea.


Bidegorriaren lanak
Arazoa da San Juan kalea zabaltzeko eta eraberritzeko lanak egiten dabiltzala. Baina, Udalak jakin badaki hilabete gutxi barru Aldundiak tramu bera apurtuko duela Aingeru Guarda eta Sorautz arteko bidegorri tramua egiteko. Horregatik, Udalak Aldundiari proposatu dio Udalak berak zati horren lana egitea eta dirua aurreratzea. Horren ostean, jakina, Aldundiak Udalari ordaindu beharko dio horren kostua.

Otsailean egingo dute
Orain dela hilabete inguru Udalak LKS enpresari eskatu zion San Juan kaleko zubiari dagozkion lanen gaineko proiektua egokitzeko eta horren gastuak zenbatzeko. Horiek 150.000 euro ingurukoak dira.
Asmoa da bidegorriaren zatiari dagokion lan hori otsailean egitea. Horretarako prefabrikatutako estruktura bat eramango dute Eskoriatzara.

Udalaren asmoa da zehaztutako lan hori hurrengo osoko bilkuran esleitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak