Udalak bat egin du eguenerako deitu duten grebarekin

Mirian Biteri 2009ko mai. 18a, 13:35
Eskoriatzako Udalak, maiatzaren 21erako Euskal Herriko sindikatu nagusiek deitutako greba orokorrarekin bat egitea eta egun horretan zein etorkizunean antolatu daitezkeen ekimenetan parte hartzeko gonbita egin die herritar guztiei. Horren harira, joan den eguenean egindako osoko bilkuran adierazpen instituzionala onartu zuen udalbatzak.

Adierazpen horrek Udal Gobernuko, EB-Berdeak eta EAko zinegotzien aldeko botoa jaso zuen; EAJ eta PSE kontra bozkatu zuten eta Elizateetako ordezkaria abstenitu zen.

Horretan, udalbatzak "benetako aldaketa soziala" aldarrikatzen du, bere ustetan, Euskal Herriari bere izaera eta erabakitzeko eskubidea ukatzen dion marko juridiko eta politikoa gainditzea "ezinbestekoa" delako: "Aldaketa politikoaren bitartez soilik, gure etorkizun ekonomiko eta sozio-laborala berma daiteke". 

Beharrak

Horretaz gain, aldaketak kalitatezko enpleguaren bitartez pertsona guztiei bizitza proiektu duina eta independentea garatzeko  aukera ematen diela gaineratu du. Horren harira, lana beste modu batean antolatu, lanaldia murriztu, enplegua banatu, lan bizitza eta pertsonala egoki uztartu  eta enplegurik ezean, soldata sozial duina bermatu beharra dagoela azpimarratu du. Eguenean adostutako adierazpen instituzionalak, gainera, zerbitzu publikoen funtsezko hobekuntza eta berauen kontrol soziala aldarrikatzen du.  

Azkenik, udal erakundeendako mezua ere badu: hain zuzen, zerga-politika "aurrerakoia eta bidezkoa" bultza dezatela eta finantza-iturriak zein kalitatezko zerbitzu publikoak garatzen elkarlanean aritu daitezela eskatu du.

Kontrakoen iritzia

Esan bezala, PSEko Inaki Pierruges kontra azaldu zen. Bere esanetan, "Barregarria da Udala sindikatua balitz bezala portatzea. Gainera, greba politikoa da; alor nazionalista erradikalenak nazionalista ez den lehen gobernuaren kontrakoa".

EAJ ere ez zegoen ados adierazpen horrekin. Aitor Urrutiak Juan Jose Ibarretxek aldarrikatutako giza garapen jasangarriaren alde egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak