Udala kezkatuta dago industrialdearen egoerarekin

Iker Barandiaran 2008ko martxoaren 13a

Industrialdea errentagarria izateko erabaki berriak hartu gura ditu Udalak. Ogasun batzordean gai hori landu zuten bakarrik; eta dagoeneko Eskoriatza Industrialdea SAko administrazio kontseilua batzarrera deitu dute.

Otsaila bukaerako udaleko osoko bilkuran Eskoriatzako Industrialdearen gaia jarri zuten mahai gainean. Osoko bilkurak ondorioztatu zuen industrialdearen egoera "oso eskasa" dela. Halako egoera ezkorra deskribatzeko, zinegotziek argudiatu zuten aspaldian ez direla hango ez pabiloirik, ez bulegorik, ezta aparkalekurik saldu.

Horrekin lotuta, azaldu zuten industrialdeak zor handiak dauzkala, eta epe laburrean pabiloirik edo bestelakorik saltzen ez badute, zorra handitzen joango dela.

Ogasun batzorde berezia
Horren guztiaren aurrean, Udaleko osoko bilkurak egoera "larritzat" definitu zuen. Horregatik, herenegungo, eguaztena, Ogasun batzordean industrialdearen gaia bakarrik aztertzea adostu zuten. 
Ogasun batzordean ondorioztatu zuten Eskoriatzako Industrialdea SAren egoera "oso txarra dela, eta gehiago itxaron barik, horren gaineko erabakiak hartzeko unea" dela, ahal den heinean industrialdeak hartu duen norabidea zuzentzeko asmoz.

Administrazio kontseilua
Hala ere, proposamen zehatzak finkatzeko asmoz, Eskoriatzako Industrialdea SAko administrazio kontseilua batzarrera deitu dute. Batzar horretan udal ordezkariak eta industrialdeko gerente Clemente Beloki elkartuko dira.
Proposamenak apirileko udaleko osoko bilkurara eramango dituzte, eta han hartuko dituzte erabakiak. Udalaren arduretako bat da industrialdeak publizitatean oso diru gutxi gastatu duela, eta horrek eragin duela salmenta ezan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak